viernes, 14 de mayo de 2010

gure blogga


Kaixo lagunok.

Hainbestetan aipatu dugunez, Bilboko Magisteritza eskolako talde bat gara eta blog hau sortu dugu Hezkuntza Bereziari hurbiltzeko.

jueves, 13 de mayo de 2010

INFORMAZIO GEHIAGO


DOWN SINDROMEA DUEN UME BATEN ESKUTITZA

Manolo, down sindromea duen ume bat da eta bere egoera azalduz eta errebeindikatuz eskutitz bat idazten du.

Honetan, naiz eta sindromedun miloika pertsonak existitzen direla jakin, jasotzen duten deskriminazioa azaltzen du. Bera ez da desberdina sentitzen nahiz eta jendeak horrela pentsatu edo tratatu.

Emozioak sentitu, ilusioak dituztela, ikasteko gai direla, jolastea eta ondo pasatzea gustatzen zaiola baino ez azaltzen du Manolok, beste edozein ume baten moduan. Orduan, zergaitik gehienetan burlak jaso behar dituzte? Zer da desberdina egiten diena?

BRISSA

Bideo honetan, Brissa, down sindrome arin bat duen 5 urteko neskato bat ikusiko dugu.

Minutu hauetan zehar, bere eguneroko bizitza ikusiko dugu eta bertan lengoaia lantzen duen, errepikapen eta imitazioen bitartez

MINUSBALIATUAK

Mundu honetan, gizarte honetan, gugandik urrun edo hurbil minusbaliatuak existitzen dira, "pertsona desberdinen" moduan hartzen ditugularik. Baina, ez gara denak desberdinak?Zergaitik beraiek "arraroak" izan behar dira?

Bizitza beste modu batetan ikusten dute minusbaliatuak, egunero erreto bat gainditzea dute helburu. Esan eta egin!!! Horrela bada ere, egunero kapazak dira proposatzen diren gauzak gainditzen. Gainera, bizitzaren beste ikuskera bat dute: eguna eta momentua azken segundurarte aprobetxatuz, euren bizitzako azkenengo eguna izango balitz moduan, oztopo guztiak gainditzen.

Eta galdera da... Zergaitik ez dugu ezer egiten beraiek laguntzeko?Zergaitik ez gara mugitzen, gertuko kasu bat ikusi arte? eta beraiek oztopoak jartzen ez badira, zergaitik guk jarriko dizkiegu?

HEZKUNTZ PREMIA BEREZIAK

Hezkuntz premia bereziak dituzten pertsonak dira gizarte honetara doitu edo egokitu behar direnak?Edo, gizartea prest egon behar da, hezkuntz premia bereziak dituzten pertsonak jasotzeko?

Aipatu beharrekoa da, gaur egun hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak jasotzen dituzten diskriminazioa. Askotan, errekurtso faltagatik dela justifikatzen gara, baina egia da gutxik egiten dutela esfortzua. Askok, beste batzuk integrazio hau beste batzuen lana dela pentsatzen dute eta hauen integrazioa eskolan, kalean eta edozein lekuetan guztion ardura da.

Hemen dagoen bideoari minutu batzuk dedikatu ezkero, hausnarketa bat egiten gonbidatzen zaituztet. Oso interesgarria da, agertzen diren irudiak zein esaldiak eta galdera erretorikoak.

baliabideak


Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei arreta egokia emateko hainbat baliabide behar ditugu. Askotan oso baliagarriak izaten dira guraso elkarte eta espezialistak.

horrialde honetan hainbat elkarte, baliabide eta espezialistak aurkituko ditugu: orrialdea